Kiribil Konpainia

Kiribil konpainia elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion GIZAKIAri.

« Gizona deno, Poesia dago. Ez litaike giza basamortu kulturalik izan behar » ideian sinesten du Kiribilek.

Pablo PICASSO-k zion bezala : « Haur bakoitza artista da. Gure zailtasuna horren ez galtzea da, handitzerakoan ».

Ondorioz, Kiribil taldearen xedea da giza bakoitzaren artista arima berpiztea da.

Horretarako, Arte eskaintzatik urrundua den jendearengana doa (ñiñiak, adineko pertsona gaixotuak, errefuxiatuak…) eta beren bizilekuetan sartzen da :

– ume ttiki-ttikiak, 3 hilabetetik goiti :
Kiribilek proposamen artistikoak eskaintzen dizkie, beren bizi tokietan : haurzaindegi, edo aurre-eskoletan.

– adineko pertsonak, hitzak eta memoria galtzen dituztenak :
Kiribil zahar etxeetara sartzen da, edo Alzheimer zentroetan, eta beste hizhuntzak asmatzen ditu, beraiekin harremanetan berriro sartzeko.

– gerratik ihes egiten duten errefuxiatuak :
Kiribil Libanon egon da eta arte albumekin proiektu artistiko bat garatu du, Syriar errefuxiatu akanpamenduetan…

– autista edo ezkizofreniaz eri diren helduak :
Kiribil John Bost zentro batean bi urteko proiektua garatuko du…

Konpainiaren ezaugarria euskal kulturan oinarritzen da, eta emozioak sendiarazten dituen ikuskizunak sortzen ditu, poesiaz josiak.

Euskal Herritik, Libanora, Gasteiz eta Mimizanetik pasatuz, topaketa berriak egiten ditu, eta orduan, proiektu berriak sortzen ditu.

Lau lan ardatz nagusi ditu :

* IKUSKIZUNEN  SORKUNTZA

* EUSKAL HAUR LITERATURA : Amaia Hennebutte, konpainiako zuzendari artistikoa, euskal idazle-ilustratzailea da, baita GALTZAGORRI elkartearen lehendakaria.

* EKINTZA ARTISTIKO IKERKETA garatzen du, kultura eta artea bizi-toki « baztertuetan » eskainiz.

* GIZA LARRIALDI KULTURALA KONZEPTUA lantzen eta garatzen du ere, bi urtetik behin, munduan zehar proiektu berri bat muntatuz.