Konpainia

Kide iraunkorrak.

Amaia HENNEBUTTE.

AMAIA

Konpainiako zuzendari artistikoa da, euskal idazle-ilustratzailea eta antzezlea.

19 urtez, ikastoletan andereñoa izan eta, KIRIBIL konpainia 2011. urtean sortzen du, umeei zuzendutako proiektu kultural eta artistikoa eskaintzeko asmoarekin, eta arteari osoki dedikatzea erabakitzen du.

Antzerkia, dantza, mimoa, klown-a eta boza formakuntza ezberdinak jarraitu ditu, hainbat urtez, euskal-herrian bertan, Bordalen, baita ere Parisen, hala nola klown « Samovar » eskolan, edo Mimo eskola Internazionalan.

2015. urtean, KIMU sariari esker, haur arte ezenikoen ezagutza sakontzen du, baita formakuntza sakonak jarraitzen, Roy Hart, bozari dedikatzen zaion zentro artistiko internazionalean.

Euskal haur literaturan idazle eta ilustratzailea da ere.

2000. urtean bere lehen albuma argitaratu zuen : « Panso » eta 2018-ko abenduan : « MAMAIAKO »  argitaratu du.

Hamaika obra argitaratuak ditu gaurregun.

Batzuk ikuskizunen abiapunduak izan dira, eta ezenara moldatuak izan dira : adibidez Lodikroko » « Oa-Huetak » izenburu berriarekin, ELIRALE dantza garaikide konpainiarekin, edo H., baita ere «  Otso » Théâtre des Chimères konpainiak egokiturik.

Donostian plantatua den GALTZAGORRI elkartearen lehendakaria da ere, euskal haur eta gazte literatura sustatzen duen egitura, euskal-herri osoan.

Paxkal INDO

Paxkal (2)

30 urtez Euskal sorkuntzan murgildua baldin bada, musikari gisa hasi zituen bere lehen esperientziak.

Diziplina askotan trebea da, eta proiektu garrantzitsu askoren oinarria izan da, hala nola Aldudarrak Bideoak », « Kanaldude »  Errobiko Festibala », Itsasun. ZTK argitaletxea eta produkzio etxea sortzen du Baigorrin, eta ondorioz, ikuskizunen antolatzaile bilakatzen da ere :“Animalien Ihauteriak” “Aitarik ez dut” edo « Lau Sasuak »… 

Kiribil Konpainia sortzen lagundu du ere.

C4-T2 su-artifizialetan Diplomatuta, emanaldiak sortzen ditu, txalaparta, musika eta suak elgarlotuz.

ZTK argitaletxearen buru da, musika eta literatura arloetan.

Jean-Philippe Leremboure.

Jean-Philippe

Koregrafoa, dantzaria, taula zuzendaria eta antzezlea da.

René Simon klaseetan, Parisen, formatu da, baita ere Paris III-ko Censier  unibertsitatean.

Koregrafo askorekin jarraitu du bere formakuntza, eta Alberte Raynaud-en garaikide dantza konpainian sartu da, eta hamar urtez egon.

Dantza garaikide erakasle izan da, Ecole Nationale de Cirque de Rosny  C.N.A.C  ean Chalon-en-Champagne-n, ENSATT eskolan Lyon-en, Joe Bithume  konpainian Angers-en.

Konpainia askoren koregrafoa bilakatu da Cie du Papillon, Ensemble Fa7, Schpouki Rolls, Claudia Stavisky  Kaleko antzerki formakuntza zuzentzen du ere,  Jo Bithume »-ekin.

2003. urtetik goiti, Otxozelaieko harpeen gunearen zuzendaritza artistikoa, eta kultural programatzailea bilakatu da, 10 urtez.

« Syrtes »  konpainiaren buru da, Corinne Lallemand antzezle eta taula zuzendariarekin, eta artisten egonaldiak eskaintzen dituzte gaurregun Ziburun, Espeletenia »  gunean.

Kiribil, « iZ » Nundik », eta « SABLEak »  ikuskizunen taula zuzendaria izan da.

Charlotte Guilharetze

DSCF1194

Charlottek hamar urte esperientzia kultur, komunikazio eta tokietako administrazioan badu. Saxofoia jostatzen eta kantatzen du, baita ere dantzan (Mallandainen Laboarekin) eta draman ari da. Haur literaturaren lanetan partekatzen du ere bai. Implikatua izan baitzen atzerriko artistiko proiektuetan, adibidez Kiribilek eraman zuen proeiktua siriako haur errefuxiatuentzat Libanon, « Giza larrialdi kulturala konzeptuan » trebetasun berezi bat garatu du. Kibilek garraitzen ari diren baloretaz sinesten dudalako, Charlottek 2019an konpainian sartu zen.


Lankidetzak

Teatro Paraiso

Teatro Paraiso, Gasteizen kokatua den antzerki taldea, duela 30 urte haurtzaroari dedikatzen zaiola. Hainbat sari jaso ditu, bere lanari esker.

Kiribil Konpainiak eta Teatro Paraisok, hastapenetik, harreman estua daukate, eta Kiribilen sorkuntza berri guztiak, Teatro Paraisoren KUNARTE gunetik pasa dira.

IKUS : http://www.teatroparaiso.com

Pantxix Bidart.

Pantxix Bidart kantari musikaria da. Rokarekin abiatu zuen bere bidea 80 hamarkada ondarrean (Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse,…).

Bretainian hasi zuen bere kantari bakarlari bidea, Jean Paul Roué lagunarekin, Ar Vro Bagan antzerki konpainiaren lehen partean.

Euskal Herrirat itzultzerakoan, Elaudi taldea sortu zuen, euskal kantuak eta sorkuntzak  eragin desberdinetatik landuak. Elaudik hiru diska eta hainbat proiektu eraman ditu bere hamar urteko biziraupenean. 2003tik geroz, Koldo Ameztoi ipuin kondalariarekin dabil, hiru ikusgarri sortu dituztelarik elgarrekin.

Itxaro Bordaren lehen poesia errezitaleko musikaria ere izan da.

Lagunarte konpainiako kide ere izan da zonbeit urtez. Honen baitan zuen sortu Borroka bikotea Kako Cavalié aspaldiko lagunarekin. Bikote horrek hainbat topaketa improbisatuetan parte hartuko du (Eugène Chadbourne, Mazen Kerbaj tronpetistaren A trio, …).

Kontzertu bakar batzu egin ditu ere ondotik François Rossé pianistarekin (Bagnères, Bordele, Donostia) eta bikote bat muntatu M.Gadou gitaristarekin, Bordalen kokatua den Einstein on the Beach elkartearen bitartekaritzari esker.

Gaur egun 3 proiektu berri daramatza :

BBAX kantu taldea (Marie Bidart, Mirentxu Agerre et Paxkal Indorekin)  ; lehen diska publikatu duten 2015ean.

Elebi (Thierry Carrère aspaldiko lagunarekin) ; diska baten publikatzekotan dira. Balea proiektua (Joss Roy idazlea eta Alexis Thérain gitaristarekin) ; Alexis-rekin diska baten prestatzen ari dira, urte ondarreko ateratzekoa dutena.

Bestalde, badu orain hiruzpalau urte sortu duen Badok 14 euskal kantagintzari buruzko irrati emankizuna zuzentzen eta aurkezten duela. Hau entzungai duzue Radio Kulturan eta Euskal Irratietan.

Jesus Aured.

Akordeoi kontzertu jolea, kantaria eta konpositorea da. Beti ikerketa eta berrikuntzak xerkatzen ditu, sorkuntza eta improbisaketa munduetan murgilduz.

Bere sensibilitatea eta kuriositateak, kolaborazio hainbat desberdin egitera bultzatu ditu, bai musikari, dantzari, antzezle, kondalari, pintore, poetekin…

Aritu izan da hainbat artistekin, hala nola Beñat Achiary, Bernard Lubat, Michel Doneda, Dominique Regef, Majid Bekkas, Paul Rogers, Thierry Madiot, Carlo Rizzo, José Le Piez, Gonzalo Tejada, Serge Pey, Georges Bigot, Gael Domenger, Didier Bourda Festibal ainitzetan parte hartu du ere, hala nola : Uzeste, Errobiko Festibala, Xiru, Itza Pitz, les Chantiers de Blaye…

Kiribil Konpainiaren sortzetik, hainbat proiektuetan parte hartu du. « iZ » ikuskizunean, espazioa eta denbora oinarritzen ditu, boza eta musikaren bidez.

Jean-Paul GOIKOETXEA, izengoitia : «  Goiko ».

Hego Ameriketan, ehungintza ezagutzen du Guatemalan.

Urruñan bizi da, eta ehule bilakatzen da, 1990. Urte arte, otia ezagutu arte ! Orduan, haren zizelketen materia bihurtzen da otia.

Hutsunetik abiatzen da, eta isiltasunean, Naturak eskaintzen dionarekin jostetan ari da. Adarrak moztuz eta kenduz, zizelketak sortzen ditu.Batzuk animale itxura daukate, beste batzu gizakiarena. Batzuetan lurrean pausaturik, bestetan airean zintzilik, haizearen mugimenduan kulunkan, bizirik balire bezala itxura daukate…

Publicités