iZ

« iz/ izan/ izana/ ur izana/ ta izanen/ izanen lur/ zur, bur, hur, hezur/ bainan izan/ izan/ izena iz/ izana iz/ izan nahiz/ izan nahi hitz/ hitza, giza/ izan nahi giza/ izan nahi hitza
naizena izan nahi/ naizena izan/ izan/ iz »

Amaia Hennebutte.

« iZ » haur eta gazte publikoari zuzendua den antzerki musikala da, biziaren jatorriari buruz eta geure hizkuntzaren sorreraz galdezka ari den pieza koregrafikoa da.

Hiru pertsonaiek dute «iZ» biziarazten :

-Jesus Aured-ek interpretatzen duen musikariak, boza, hotsa, soinua eta musikaren bitartez, espazioa eta denbora osatzen eta antolatzen dituenak;

-Amaia Hennebutte aktoresak, antzez jokoen bidez bai bizia zein «iZ»-en pertsonaia mitologikoak agerian jarriko dituenak;

-Goiko-ren giza itxura duten zizelkadurak, zinezko pertsonaiak, naturaren gogorapenak izanez gain, martxan den gizaki baten itxura dutena.

Emanaldiak ikuslearekiko hurbiltasuna eta intimitatea sortzen ditu. Taularatzeak : Jean-Philippe Leremboure-nak, mugimendua eta musikaren marrazketa poetikoak dakartza, eta umoreari tartea uzten dio ere aipamen mitologikoen bidez.

iZ txostena.

Afitxa-Iz

Publicités