OdiSeA

pantxix 2

« Homeroren OdiSeA liburu fondatzailetzat jotzen dute hainbat ikerlariek. Dena den, beste obra ainitzen iturburu izan dela dudarik ez da, interpretazio lanak eta erinterpretazio lanak, azterketak eta sorkuntzak….
Hori baita OdiSeA, zuhaurek OSA dezakezun ixtorioa, zure heroiak sortuz, zure abenturak kondatuz, Ulisesen abenturak zureganatuz.
Hauxe izan da behintzat ene OdiSeA.
Nor dira gure heroiak ? Zer balio du herioak ?
Telemako aitaren atzetik dabilen gisan beti aitaren atzetik gabiltza, aitaren etxea defenditu nahian. Zentzuzkoa ote da ? Ezinbesteskoa ?
Eta sortu gaituen amak zer leku du egunero idazten dugun abentura hortan. Heroia Ulises ote da ala Penelope ?
Galdera horiek ditut eneganatu eta euskal herriratu nahi izan.
Homerok idatzi ote zuen ala kondaira askoren biltzaile eta konpilatzaile izan ote zen?
Eztabaidak berean dirau. Nik Homero konpilatzailearen lekua hartzen dut hemen, besteen
olerkiak ene interpretazioekin nahasiz, besteen ahotsak nerearekin orkestratuz, atzoko
hitzak gaurkoekin batuz, nere OdiSeAren OSAtzeko.

Sylvain Tesson, Homeroren obran adituak dio poesia (eta edozoin irakurketa funtsean)
ozenki erraiteko egina dela. Printzipio hori ene egiten dut eta erraiteazgain kantatzeko ere
eginak direla aldarrikatzen dut ! »

Pantxix BIDART

odisea eusk-compressed

Publicités